1324an, Karlos Burusoilak jendeztatze karta eman zuen, eta horren bidez Navarreria berreraikitzea bultzatu zen, 1276ko gerra zibilean suntsitu baitzuten. Gerra hartan, armada frantziar batek, San Zernin eta San Nikolas burguei laguntze aldera Navarreria hiria suntsitu zuen, Juana erreginaren aurka altxatua baitzen. Gatazkan Iruña godoaren jatorrizko nukleoa suntsitu zen, eta katedrala izan zen zutik iraun zuen bakarra.
Beraz, jendeztatze kartaren ondoren, hiru nukleotan zegoen banatuta Iruña, bakoitzak bere harresia zuena:
Navarreria hiria
Iruñeko toki zaharrena da.
Parrokia: katedrala; bertan errege-erreginak koroatzen ziren.
Biztanleak: nekazari nafarrak. Bertan dago, gainera, auzo judua.
San Zernin burgua
Donejakue bideari esker sortu zen.
Parrokiak: San Saturnino (burguko herritar frankoentzat, merkatarientzat, trukatzaileentzat eta abarrentzat. Horiek guztiak burgesak ziren); eta alde berrian nekazariak, parrokia bezala San Lorentzo zutela.
Herria: frankoak, merkatariak eta lanbideko jendea.
San Nikolas herria
Donejakue bideari esker sortu zen.
Parrokia: San Nikolas.
Herria: frankoak eta nafarrak. 1423an, Batasunaren Pribilegioarekin, Karlos III.a Prestuak hiru burguak batu zituen jurisdikzio bakar batean: udaletxea, egun dagoen tokian. Horrek ekarriko zuen burguen arteko gatazka armatuak bukatzea, baita Iruña hiri batu baten gisara sortzea ere.
Europa
1337. Ehun Urteetako Gerra hasi zen, 1453. urtera arte Frantzia eta Ingalaterra etsai bilakatu zituenak.
1348. Izurrite Beltzak Europako biztanleen herena hil zuen.