Plano Orokorra / Ziudadela

plano general de las muarallas de Pamplona Luneta de Santa Ana Baluarte de la Victoria Parque de la Ciudadela Baluarte de Santiago Revellín de Santa Isabel Contraguardia de Santa Isabel Baluarte de Santa María Revellín de Santa Clara Contraguardia de Santa Clara Baluarte Real Baluarte de San Antón Revellín de Santa Lucia Glacis Sala de Armas El Polvorín Auditorio y Palacio de Congresos Baluarte Cuerpo de Guardia Horno Pabellón de Mixtos Puerta del Socorro
Plano

SANTA ANA REBELLINA

Benavides erregeordearen garaian (XVII. mendea), rebellinak lautadarantz begira zituzten kontragoardia berriak eraiki ziren. Horiek, zegoeneko, Vauban ingeniari ospetsuak sortutako defentsarako sistema militarrekin bat zetozen. Horien artean, baina babestuko zuen kontraguardiarik gabe, Santa Ana rebellina dago.
Santa Ana lunetak Done Jakue eta Garaipenaren bastioiak babesten ditu, eta hura zaharberritzeko lanak 2011n amaitu ziren.

Plano

GARAIPEN BASTIOIA

1571n, Ziudadelaren (pentagonala) punta bakoitzarentzako, Giacomo Palearo ingeniariak ("Fratin") diseinatutako bost bastioietako bat da. 1646an, errege Felipe IV.ak bisitatu zuenean, Ziudadela amaituta bazegoen ere, Garaipen bastioiak jatorrizko geometria galdu duela, hein handi batean, ikus dezakegu egun. 1888an, hiria zabaltzeko laga ziren lursail militarrak, eta ia osorik eraitsi zuten, San Anton bastioiarekin eta Santa Teresa rebellinarekin batera.

Plano

ZIUDADELAKO PARKEA

CAisiarako esparru bilakatu da, lorategiak dituena. Barrualdean, bost eraikin daude oraindik; horietan hainbat kultur erakusketa egiten dira. Horiek guztiek (Guardia-gorputza, Arma aretoa, Mistoen pabilioia, Bolborategia eta Labea) eginkizun militarra zuten, jatorriz. Armadak Iruñeko Udalari Ziudadela laga zionean, 1964an, zaharberrituak izan ziren. Egun, Ziudadelak atari zabaleko museo bat ere badu, eskultura garaikide on-onak biltzen dituena.

Plano

DONE JAKUE BASTIOIA

1571n, Ziudadelaren (pentagonala) punta bakoitzarentzako, Giacomo Palearo ingeniariak ("Fratin") diseinatutako bost bastioietako bat da. Santa Isabel eta Santa Ana rebellinek eta Santa Isabel kontragoardiak lagundurik, lautadarantz begira zeuden hiru bastioietako bat zen. Izan ere, bertatik egin zezakeen eraso etsaiak. 1696an amaitutzat jo zuten, errege Felipe IV.ak Ziudadela bisitatu zuen urte berean.

Plano

SANTA ISABEL REBELLINA

Benavides erregeordearen garaian (XII. mendea), rebellinak lautadarantz zituzten kontragoardia berriak eraiki ziren. Horiek, zegoeneko, Vauban ingeniari ospetsuak sortutako defentsarako sistema militarrekin bat zetozen. Horien artean, Santa Isabel rebellina dago. Horren horma-atalean, erregeordearen armarria dago, eta inskripzioa ikus daiteke bertan, errebellinaren eraikuntza eta erregeordea bera 1685. urtean kokatzen dituena. 2011n amaitu ziren leheneratze-lanak.

Plano

SANTA ISABEL KONTRAGOARDIA

Benavides erregeordearen garaian (XII. mendea), rebellinak lautadarantz zituzten kontragoardia berriak eraiki ziren. Horiek, zegoeneko, Vauban ingeniari ospetsuak sortutako defentsarako sistema militarrekin bat zetozen. Horien artean, Santa Isabel kontragoardia dago, 1685. urtean eraikia. Santa Isabelen defentsa guztiak zaharberritzeko proiektua idatzi da dagoeneko. 2011n bukatu ziren Santa Isabeleko babeslekua zaharberritzeko lanak.

Plano

ANDRE DONA MARIA BASTIOIA

1571n, Ziudadelaren (pentagonala) punta bakoitzarentzako, Giacomo Palearo ingeniariak ("Fratin") diseinatutako bost bastioietako bat da. Santa Klara eta Santa Isabel rebellinek eta kontragoardiek lagundurik, lautadarantz begira zeuden hiru bastioietako bat zen. Izan ere, bertatik egin zezakeen eraso etsaiak. 1696an amaitutzat jo zuten, errege Felipe IV.ak Ziudadela bisitatu zuen urte berean.

Plano

SANTA KLARA REBELLINA

Benavides erregeordearen garaian (XII. mendea), rebellinak lautadarantz zituzten kontragoardia berriak eraiki ziren. Horiek, zegoeneko, Vauban ingeniari ospetsuak sortutako defentsarako sistema militarrekin bat zetozen. Horien artean, Santa Klara rebellina dago. Honen horma-atalean, erregeordearen armarria dago, eta inskripzioa ikus daiteke bertan, rebellinaren eraikuntza eta erregeordea bera 1685. urtean kokatzen dituena. 2010ean bukatu ziren Santa Klarako babeslekua zaharberritzeko lanak.

Plano

SANTA KLARA KONTRAGOARDIA

Benavides erregeordearen garaian (XII. mendea), rebellinak lautadarantz zituzten kontragoardia berriak eraiki ziren. Horiek, zegoeneko, Vauban ingeniari ospetsuak sortutako defentsarako sistema militarrekin bat zetozen. Horien artean, Santa Klara kontragoardia dago, 1685. urtean eraikia. 2010ean bukatu ziren hura zaharberritzeko lanak.

Plano

ERREGE-BASTIOIA

1571an, Ziudadelaren (pentagonala) punta bakoitzarentzako, Giacomo Palearo ingeniariak ("Fratin") diseinatutako bost bastioietako bat da. Santa Teresa eta Santa Klara rebellinek lagundurik, kalibre eta helmen handieneko artilleria kokatzen zen bertan (ondo kokaturik eta plaza menperatzen laguntzen zion defentsa bat erdian izanik). 1696an amaitutzat jo zuten, errege Felipe IV.ak Ziudadela bisitatu zuen urte berean.

Plano

SAN ANTON BASTIOIA

1571n, Ziudadelaren (pentagonala) punta bakoitzarentzako, Giacomo Palearo ingeniariak ("Fratin") diseinatutako bost bastioietako bat da. 1646an, errege Felipe IV.ak bisitatu zuenean, Ziudadela amaituta bazegoen ere, San Anton bastioiak jatorrizko geometria galdu duela, hein handi batean, ikus dezakegu egun. 1888an, hiria zabaltzeko laga ziren lursail militarrak, eta ia osorik eraitsi zuten, San Anton bastioiarekin eta Santa Teresa rebellinarekin batera.

Plano

SANTA LUZIA REBELLINA

XVII. mendearen amaieran eraiki zen, eta autobus geltokiko lanetan berreskuratu zuten (2007an amaitu ziren lan horiek). Ziudadelaren kanpoko defentsetako bat zen; hauek kanpotik egin zitezkeen erasoengandik babesten zuten.

Ciudadela

GLAZISAK

Gotorleku modernoen inguruan dagoen lur-eremua da. Lubanarroen kontrako norabidean doazen malda txikiak ziren, oztopo eta landarediarik gabeak, etsaien gerturatzea zailtzeko. Estalita zegoen ibilbidearen ertz-ertzeraino heltzen ziren. Gaur egun, Iruñeko lur-eremu hori Gaztelugibelek betetzen du. 280.000 metro koadroko zabalera duen hiriko gune berde itzel hori Iruñearen “birika” da.

Ciudadela

ARMA ARETOA

1725ean eraiki zen, Verboom ospetsuak Ziudadelarako eta harresietarako egin zuen erreforma-proiektuaren arabera. Lau solairukoa da, eta artilleriako biltegia izan zen. Gaur egun, arte eta kultur erakusketak eskaintzen dira bertan. Armadak Iruñeko Udalari Ziudadela eman zionean, 1964an, hain zuzen, gorde eta zaharberritu egin zen eraikin hori, Guardia-gorputzarekin, Bolborategiarekin, Labearekin eta Mistoen pabiloiarekin batera.

Ciudadela

BOLBORATEGIA

Hercules Torrelli ingeniariak eraiki zuen 1695ean; eremu horretako eraikin zaharrena da. Egun, arte erakusketak egoten dira bertan ikusgai. Armadak Iruñeko Udalari Ziudadela eman zionean, 1964an, hain zuzen, gorde eta zaharberritu egin zen eraikin hori, Guardia-gorputzarekin, Arma aretoarekin, Labearekin eta Mistoen pabiloiarekin batera.

Ciudadela

BALUARTE AUDITORIOA ETA BILTZAR JAUREGIA

2003an amaitu zuten, eta 63,000 metro koadroko azalera du. Espainiako auditorio eta biltzar jauregirik handienetako bat da. Nafarroako Gobernuak eraiki eta Francisco J. Mangado arkitektoak diseinatu zuen. Antzina Ziudadelaren defentsarako erabilitako eremuan dago kokatuta. Indusketa lanetan, Santa Teresa rebellinaren aztarnak aurkitu ziren. Horien artean, zimenduak eta barruko horma-bularrak zeuden.

Ciudadela

GUARDIA-GORPUTZA

Ziudadelaren ate nagusia da, XVI. mendearen amaieran egindakoa. Egungo Armada etorbiderantz irekitzen da. Vespasiano Gonzaga erregeordearen ohorean (gotorlekua eraiki zuen), 1571ko inskripzio bat ageri da. San Anton eta Garaipen Bastioiak 1888an eraitsi ondoren, lubanarroa bete eta zubi altxagarria kendu zuten. Barrualdean, guardia-gorputza dago, egun Udalaren biltokia eta bulegoak hartzen dituena.

Ciudadela

LABEA

Ogia egiteko antzinako labea, abangoardiazko erakusketa eta instalazioetarako gunea dugu egun. Armadak Iruñeko Udalari Ziudadela eman zionean, 1964an, hain zuzen, gorde eta zaharberritu egin zen eraikin hori, Guardia-gorputzarekin, Bolborategiarekin, Arma aretoarekin eta Mistoen pabiloiarekin batera.

Ciudadela

MISTOEN PABILOIA

Antzinean aletegi bat zen. 1725etik aurrera, birmoldatu eta lehergailuen kontrako gangez estali zuten. Egun, Ziudadelaren erakusketa aretoetako bat da. Armadak Iruñeko Udalari Ziudadela eman zionean, 1964an, hain zuzen, gorde eta zaharberritu egin zen eraikin hori, Guardia-gorputzarekin, Bolborategiarekin, Labearekin eta Arma aretoarekin batera.

Ciudadela

LAGUNTZA ATEA

Laguntza atea hiru atez osatuta dago berez. Hauek segidan agertzen dira, eta zubi bana dute, bai altxagarriak bai etzanak (egonkorrak). Atea 1720an egin zen, eta, urte berean, jatorrizko tokitik, Andre Dona Maria bastioiaren hegalaren albotik, egungo tokira, horma-atalaren erdira, mugitu zuten. Helburua bi alboetara zituen bastioietatik, Andre Dona Mariatik eta Done Jakuetik, defenditzea zen. Atearen jatorrizko kokalekuan, kapera dago, eta ezkontza zibilak egiten dira bertan egun. 2011n bukatu zuten hura zaharberritzen.

Nafarroako Erresumaren leialtasuna eta hiriko defentsa ziurtatze aldera, Felipe II.ak gotorleku moderno bat eraikitzeko agindua eman zuen: Ziudadela.

Bere ingeniari onenetako batek, Giacomo Palearok (Fratín), egin zuen proiektua.

1571n, Vespasiano Gonzaga erregeordeak paratu zuen lehenbiziko harria: gerraren kontzeptu berrian funtsezko eginkizuna zuen artilleriak, eta ingeniaritza militarrak ez zuen atzerago gelditzerik.

Jatorrizko itxura mantendu zen –bastioi bana angelu bakoitzean zuen pentagonoa–, nahiz eta XVII. mendean kontragoardiak erantsi ziren.