Plano Orokorra / San Bartolome gotorlekua / Magdalena-Frantziako aurrealdeak

plano general de las muarallas de Pamplona Plataforma de Palacio Plataforma del Abrevador Baluarte bajo del Pilar Revellin de los Reyes Baluarte bajo de Nª Sª de Guadalupe Baluarte del Redín Labrit Bartolomé Ascensor Medialuna-Arga Pasarela de Labrit Ascensor de Descalzos
Plano

JAUREGIAREN PLATAFORMA

Parma bastioi erdia izena ere badu. Arrotxapeko aurrealdeko harresian dagoen “V” formako irtengunea da; antzinako Domingo Santuaren baratzeen parean eta Nafarroako Artxibo Nagusiaren ondoan dago.

Plano

ASKAKO BASTIOIA

Frantziako portalearen ondoan dago kokaturik Askako bastioi txikia. XVI. mendean eraiki zen, eta 2004. urtean berritua izan zen. Frantziako portalearen ondoan dauden eskaileretatik hel daiteke modu erosoan bastioira.

Plano

PILAREKO BEHEKO BASTIOIA

Askako bastioiari gehitu zitzaion XVIII. mendearen erdialdean, defentsarako ahalmena handitzeko asmoz. Defentsa berri hori plaza garrantzitsuak eraso eta defenditzeko artearen teknika berriei jarraikiz egin bazen ere (Vauban ingeniari ospetsuarenak ziren teknika horiek), bi bastioi horien multzoa (XVI. eta XVIII. mendeetakoak hurrenez hurren) zinez harmonikoa da, haien artean bi mendeko aldea dagoen arren. Ingeniaritza militarraren aurrerapen teknikoen bilakaera antzematen da horietan.

Plano

ERREGE-ERREGINEN REBELLINA

Duela gutxi zaharberritua, XVIII. mendean eraiki zen. Garai horretan, Frantziako aurrealdearen defentsa hobetu behar zela ikusi zen, eta, horretarako, Vauban ingeniari ospetsuak garatutako teknika militar berriak hartu ziren oinarri. Redingo eta Askako bastioiak defenditzen laguntzeko sortu zen. Horretarako, beheko bi bastioien artean (Pilarekoa eta Guadalupekoa) ezarri zen (garai berean eraikitzen ari ziren).

Plano

GUADALUPEKO BEHEKO BASTIOIA

Duela gutxi zaharberritua, Redingo bastioiari gehitu zitzaion XVIII. mendearen erdialdean, defentsarako ahalmena handitzeko asmoz. Defentsa berri hori Vauban ingeniari ospetsuaren teknika berriei jarraikiz egin bazen ere, bi bastioi horien multzoa (XVI. eta XVIII. mendeetakoak hurrenez hurren) zinez harmonikoa da, haien artean bi mendeko aldea dagoen arren. Ingeniaritza militarraren aurrerapen teknikoen bilakaera antzematen da horietan.

Plano

REDINGO BASTIOIA

1540 inguruan eraiki zen eta, Labritenarekin batera, harresi-esparruko bastioirik zaharrena da. Erdi aroko Diruzaintzako dorrearen tokia betetzen zuen gutxi gorabehera. XVIII. mendetik aurrera, Redin izenaz ezagutzen du jende gehienak. Duela gutxi zaharberritua, harresi-esparruko gune altuena da. Hori dela eta, hiri-gotorlekuak Arga ibaiaren gainean duen behatokirik erakargarriena da.

Plano

LABRITEN BASTIOIA

1540an eraiki zuten, eta, hasieran, Caparrosoko Errotaren Kuboa edo Caparroso bastioia estén zitzaion. 2013.eta 2014. urteen artean zaharberritu zuten.
1669tik aurrera, Labriten gotorlekua izendapena nagusitu da. Hango albo batean hasten zen Telleriako aurrealdea. Gaur egun desagertuta dagoen arren, Jito-Alai pilotalekuaren ondoan dago horren hasiera. Horren oina inguratzen zuen plataformaren zati bat besterik ez da gelditzen, 1960 aldera, Txantreako errepidea zabaltzeko obrak egin ondoren, alde bat eraitsi baitzuten.

Plano

SAN BARTOLOME GOTORLEKUA

XVIII. mendean eraiki zuten, harresiz inguratutako esparru nagusiaren kanpoko laguntza gisa. Verboom markesak 1726ko proiektuan proposatu zituen hiru gotorleku nabarmenetatik, San Bartolome da osorik geratu den bakarra. Gainera, Iruñean osatu zen azken defentsa izan zen. 2011n eraberritu zutenetik, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa dago bertan. Horrez gain, Iruña gotor-hiriaren harresietan barnako ibilbide osoaren abiapuntu ere bada.

Plano

MEDIALUNA-ARGA IGOGAILUA

2010ean eraikitako igogailu panoramiko eta beiraztatu honek aukera ematen du erraz eta erosoago igotzeko Txantrea eta Magdalena ingurutik hiriaren erdialdera. 1,6 m/s-ko abiaduran dabil, eta 20 metroko desnibela dago; beraz, 12,5 segundo behar ditu igotzeko.

Plano

LABRITEN IGAROBIDEA

Y formako zaldain hau Toki Enplegurako eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsak finantzatu zuen, eta 2010ean inauguratu zen. Labrit aldaparen gainean dago, eta Barbazán Apezpikuaren ingurabideko oinezkoentzako pasealekua eta Andre Maria Erreginaren plaza lotzen ditu Media Luna parkearekin, Gotorlekuen Interpretazio Zentroarekin eta Bigarren Zabalgunearekin. 73,5 metro luze da guztira, 3,5 metro zabal, eta %5-6ko aldapa du.

Plano

DESCALZOSEKO IGOGAILUA

2008an inauguratu zen. Ingurabideko pasealekua eta Arrotxapea auzoko Curtidores aldapa lotzen ditu. 50 m-ko altuera gainditzen du. Eraikinak bi igogailu ditu, eta bakoitzak 15-20 pertsona garraia ditzake (1500 kg. gehienez). Gainera, Ingurabideko pasealekuan, bi altuerako eremuan, ataria eta irteera dago; baita erakusketa gune bat ere, bigarren solairuan, eta taberna-jatetxe bat, hirugarrenean.

Katedralaren ondoan dago; harresiko horma-atal zaharrena da, eta bertako ingurabideko pasealekua hiriko ederrenetakoa da. Gotorlekuen hiru zatitan zabalena da, eta garai bateko Navarreria hirian du jatorria. Labriten eta Redingo bastioiak 1530ekoak dira gutxi gorabehera, eta kanpoaldeko defentsak 1750ekoak. 1960. urtearen aldera ingurabide zaharra ireki zen jendearentzat, eta pixkana-pixkana pasealekua, defentsak, garita eta harresiko horma-atalak lehengoratu direnez, gaur egun Iruña berriz ere gailentzen zaio altueratik Arga ibaiari harro antzean, garai batean izan zen hiri-gotorlekuaren antzera.