Plano Orokorra / Arrotxapea-Taconerako aurrealdeak

plano genral de las muarallas de Pamplona Gonzaga bastioia San Rokeko Rebellina  Taconerako bastioia
Plano

GONZAGA BASTIOIA

Taconeran, Vista Bella tabernak eta Mirador zeritzonak hartzen zuten tokia da jatorriz Gonzaga bastioiari zegokiona. Horrek nahiko egitura ezohizkoa eta konplexua zuen, XVII. eta XVIII. mendeetan egindako hainbat zaharberritze lanen ondoriozkoa, dudarik gabe. 1925ean goitik behera aldatu zuten: lubanarroa itxi eta harresien zati bat eraitsi zuten kanpoaldean berreraikitzeko. 2009an zaharberritu da.

Plano

SAN ROKEKO REBELLINA

“Gonzaga Ilargierdia” izenaz ere ezagutzen da. 1675 eta 1700 bitartean eraiki zen, Karlos II.aren erregealdian. Ziudadelara begira eraiki zuten, kanpoko defentsa moduan. Taconerako lorategietan kokatuta dago eta aurrealde batean, Pignatelli erregeordearen armarria nabarmentzen da. San Vicenteko markes izendatu zuten Pignatelli, 1699an. 2009an zaharberritu zuten eta, egun, oreinen babeslekua da gauero, atseden hartzeko eta zoo txiki horretan dauden gainontzeko animalietatik aldentzeko rebellinaren goiko aldera igotzen baitira.

Plano

TACONERAKO BASTIOIA

Ziudadela eraiki ondoren sortutako italiar estilodun lau bastioietako bat da. Horiek defentsa lerro berrirako sortuak izan ziren. 1665ean, harriz estaltzen amaitu zuten. XX. mendearen hasieran, bastioiak antzinako kanoi-zuloak galdu zituen; horien tokian, harrizko karel bat berreraiki zen, ingurabideko pasealekua izanda, egokiagoa baitzen. Duela gutxi egindako zaharberritze lanak bastioia osatzen duten horma-atalen egoera bere onenera itzultzea ahalbidetu du.

Iruñeko lorategi zaharrena hiriaren kanpoaldean zegoen soroa zen hasiera batean. San Zernin burguaren harresi zaharraren ondo-ondoan zegoen, eta bertan egiten zen merkatua; San Frantzisko eta Santa Eulaliaren monasterioak ere bertan ziren. Ziudadela eraikitzeko bi aurrealde berri egin behar izan ziren ezinbestez (Taconera eta San Nikolas); hartara, barruti berriaren barnean gelditu ziren Erdi Aroko harresi zaharrak eta Taconera.

XVII. mendearen bukaeran bete-betean erabiltzen ari ziren Gonzaga bastioia, Taconerakoa, San Rokeko rebellina eta Gonzaga kontragoardia.

Lorategi bihurtu zen 1830ean.