Interpretazio zentroa / C4- Beste gotorleku batzuk

Beste gotorleku batzuk

Iruñeko Ziudadela, Felipe II.ak XVI. mendearen bigarren erdian sustatu zituenetan eredugarri, munduan den bastioidun gotorleku pentagonal zaharrenetakoa da, eta hoberen kontserbatuenetakoa. Iruñeak garai hartan izan zuen garrantzia ulertzeko, munduan diren ezaugarri berdineko zitadela urriei eta beste gotorleku batzuei erreparatu behar diegu laburki, testuinguru hurbilenetik hasi eta munduari begira gero. Guztiak aztertu gabe, adierazgarrienak erakutsiko ditugu. Erraza da Nafarroako geografia osoan sakabanatuta iraganeko aztarnak deskubritzea. Herriak eta hiriak eta babestu zituzten dorreen zein harresien arrastoak dauzkaten gotorleku zaharrak. Harresi horiek kondaira zaharrak kontatzen dizkigute eta, gehienean, Erdi Aroan duten sorburuetara eramaten gaituzte.