Interpretazio zentroa / C3- Harresien giza aldea

Harresien giza aldea

Iruñearen garrantzi militar eta estrategikoak, gotorleku izateak, eragin nabarmena izan zuen bere biztanle, ofizio, ohitura eta bizimoduetan.

Halaber, hirigintzaren garapenerako faktore erabakigarria izan zen, beste hiri batzuetan bezala bestalde, baina gurean, ohi ez bezala, 1915 arte luzatu zen.

Harresi zahar hauetan 800 urteko historia gordetzen da eta, horien artean, gizon-emakumeak bizi izan dira belaunaldiz belaunaldi. Labur esateko, bizitzak. Lasaiak edo gorabeheratsuak, gerra edo bakezkoak, betiere bakarrak, errepika-ezinak. Historia ez da horien baitan gelditzen, eta ez dago horiei eusteko espaziorik. Hala ere, gogora ekar ditzakegu bederen, iraganari begiratu labur bat eman besterik ez bada.

Mendeen eta armada izugarrien oldarrari eutsi zioten, azpiragaitz itxuraz. Egun, haatik, hartuak izan dira. Erasotzaileak kirolariak, umeak, gazte-taldeak, jubilatuak, turistak eta abar izan dira. Iruñeak mendean hartu du bere harresia.

Hiriak, bere auzotarrek eta instituzioek defentsa militarrak kulturaren eta aisialdiaren topagune bihurtu dituzte. Harresia iragazkor bihurtu da orain, guztiok sartzeko modukoa. Egun, Iruña bere harresia deskubritzen ari da berriz, bere egin du.