Interpretazio zentroa / C2- Defentsa estrategiak

Defentsa estrategiak

Ziudadelako edo Redineko hobietan gaindi goazela inguratzen gaituen harresien itxurazko labirintoa defentsa-arkitektura landua da benetan. Multzo gotortua osatzen duten elementu guztiak hainbat esperientzia-urteren fruitua dira. Denbora horretan, ingeniariek eta tratatu-idazleek gero eta eraso- zein defentsa-taktika hobeak ondu zituzten. Neurriak, angeluak, geometriak, tiro-irismenak…, asko dira eraikuntza luzearen logika zehazten duten faktoreak.

Bastioiak, ilargi-erdiak, kontragoardiak…, arkitektura-diseinuari eta funtzio militarrari erreferentzia egiten dioten hitzak dira. Gotorlekua osatzen duten defentsa-elementu nagusien multzo-ikuspegi batek horiek ezagutzeko modua emango digu, eta zergatik ez, harresietatik gero emango dugun paseoan identifikatzeko modua ere. Izenak zehatz-mehatz.


 plantabaja_1

trailer