Ibilbide turistikoak / Entzierroaren ibilbidea

recorridos turísticos Corralillos del Gas Ascensores Calle Descalzos Corralillo de Santo Domingo Calle Santo Domingo Ayuntamiento Mercaderes Calle Estafeta Plaza del Castillo Curva de Telefónica Plaza de Toros

Entzierroak Erdi Aroan du jatorria. Zezenketarako zezenak kaleetan barrena eramaten zituzten egunsentian, harresien kanpoaldetik plaza publikora. Orduan plazan egiten ziren zezenketak. Iruindar askok zezenen aurrean korrika egiteko ohitura hartu zuten. Agintariek behin eta berriz debekatutako jarduera izan zen hasieran, baina gero eta jende gehiago aritzen zen horretan, eta urteekin batera guztiz sustraitu zen ohitura hori. 1776an udalak hesi bat jartzeko agindu zuen entzierroaren bidean zehar, eta 1867an lehenbiziko udal bandoa argitaratu zen, zenbait arau eta ohar plazaratuta.