Historia / 2007

mapa de las murallas de Pamplona en 2.010 Baluarte de Labrit Fortín de San Bartolomé Baluarte de San Antón Revellín de Santa Lucía Baluarte Real Revellín de Santa Clara Contraguardia de Santa Clara Baluarte de Santa María Revellín de Santa Isabel Contraguardia de Santa Isabel Baluarte de Santiago Revellín de Santa Ana Baluarte de la Victoria Ciudadela Baluarte de la Taconera Revellín de San Roque Baluarte de Gonzaga Plataforma de Palacio Baluarte del Abrevador Baluarte bajo del Pilar Baluarte de los Reyes Baluarte del Redín Baluarte bajo de Nª Sª de Guadalupe

Armadak 1964. urtean lagatu zion Ziudadela Iruñeko Udalari. Lagapen-ekitaldi ofiziala 1966an egin zen. Data horrez geroztik, gotorlekua lehengoratzeko eta zaharberritzeko garaia hasi zen. Lan horiei esker, Iruñeko Ziudadela Espainiako Monumentu Historiko-artistikoa izendatu zuten, 1973an.

Jada XXI. mendean, Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundearen eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzaz, plangintza handinahi bat sustatu zuen bere gotorlekuak zaharberritzeko eta kontserbatzeko.

2005etik aurrera, hainbat jarduketa egin ziren, hala gotorlekuak zaharberritu eta kontserbatzeko nola irisgarritasuna eta mugikortasuna sustatzeko. Urteotan egin diren lanen artean aipatzekoa da lur azpiko Autobus Geltoki berriaren eraikuntza, zeina 2007an inauguratu baitzen. Hura mugarri bat izan zen hirigintza arloan, modernitateak eta tradizioak bat egin zutelako bertan: izan ere, Santa Luziako errabelina agerian geratu zen berriz ere, eta Ziudadelako glazisaren parte handi bat –non ordura arte ibilgailuentzako lur gaineko aparkaleku bat baitzegoen– berdegune gisara berreskuratu zen.

2011ko martxoan, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa inauguratu zen, berriki zaharberritutako San Bartolome gotorleku txikian. Urte berean amaitu ziren Santa Ana eta Santa Isabel errabelinak zaharberritzeko lanak, bai eta Laguntza Atearenak, eta, horrela, guztiz osatu ziren Ziudadelako kanpoko defentsak birgaitzeko lanak. 2013 eta 2014 artean, Labriten bastioia zaharberritu zuten, hau da, harresi-multzo osoko zaharrena Erredingo bastioiarekin batera. Hortaz, hamarkada hau funtsezkoa izan da Iruñeko gotorleku-barrutiarentzat, eta esan daiteke egun ia osorik dagoela zaharberrituta.

Ahalegin honek guztiak –Iruñeko gotorleku-multzoa berreskuratu, zaharberritu, birgaitu eta bizitaz zein jardueraz betetzeko egindakoak–, aitortza jaso zuen, bi sari eman baitzioten Europar Batasunaren Kultur Ondarea – Europa Nostra 2012ko edizioaren sarietan: kontserbazioko kategoriakoa eta publikoaren sari berezia.