Historia / 1685

mapa de las murallas de Pamplona en 1.685 Revellín de Santa Clara Baluarte bajo de Nª Sª de Guadalupe Baluarte del Redín Baluarte del Abrevador y puerta del mismo nombre Plataforma de Palacio Baluarte de Labrit Baluarte bajo del Labrit Revellín y puerta de la Tejería Baluarte de la Tejería Revellín y puerta de San Nicolás Contraguardia de Gonzaga Baluarte de Gonzaga(alto y bajo) Revellín de San Roque Baluarte de la Taconera Revellín y puerta de la Taconera Revellín de Santa Teresa Baluarte y Caballero del Real Revellín de Santa Isabel Baluarte de San Nicolás

1645ean Ziudadelako lanak amaitutzat jo baziren ere, kanpoaldeko bost ilargierdiak bukatu ondoren, defentsak perfekzionatzen jarraitu zuten XVII. eta XVIII. mendeetan. 

1645. urtea igaro eta handik gutxira, adibidez, ilargierdiak txikiegiak iruditu zitzaizkien, eta, gainera, ez zuten estaldurarik; horregatik, zabaltzeko proposamena egin zen, eta bide batez kanpoaldetik harlanduz estaltzeko.

Bestalde, Ziudadelaren barnean dagoen hornidura ez zen nahikoa.

1646ko apirilaren 23an Iruñera iritsi zen Felipe IV.a erregea, Baltasar Karlos printzearekin batera. Bisita horretatik gelditu zaigu Martínez del Mazo pintorearen margolana; horretan segizioa ageri zen, Ziudadelako ate nagusiaren aurrean geldituta.

Ziudadelak, hura eraiki eta gero, izan zuen aldaketarik handiena izan zen bi kontragoardia sortzea lautadaren aldean: Santa Klara eta Santa Isabel. Hura eraiki eta handik gutxira eginak, Esteban Escudero ingeniariaren lana da ekarpen hori, horren txostena 1685ekoa izanik. Defentsa horietan Enrique Benavides erregeordearen armarria dago landua.

Espainia
1659. Pirinioetako Bakeak amaiera eman zion Espainiaren eta Frantziaren arteko gerrari.

Europa
1648. Frantzia. Westfaliako Bakea sinatu zen.
1687. Grezia. Partenoian zegoen bolborategi batek leher egin eta izugarri hondatu zuen.