Historia / 1571-1600

mapa de las murallas de Pamplona en 1.600 Bastión junto al Molino de Caparroso Baluarte que cubre el Catillo y la puerta de la Tejería Castillo de Santiago Baluarte de San Nicolás Medios baluartes de tierra junto a la Ciudadela Medios baluartes de tierra junto a la Ciudadela Baluarte de San Antón Baluarte del Real Baluarte de Santa María Baluarte de Santiago Baluarte de la Victoria Bastión antiguo de San Antón Bastión de San Llorente Bastión de Santa Engracia(se desmantela) Baluarte de la Taconera Baluarte de Gonzaga Bastión bajo al Palacio Viejo Baluarte de la puerta del Abrevador Bastión de la Tesorería

Felipe II.aren ustez, Iruñeko gotorlekuen diseinuak funtsezko garrantzia zuen.

Bere ingeniari militarren onenetako bat, Giacomo Palearo italiarra (Jacobo Palear) –Fratín esaten zioten– izan zen Iruñean “modu modernoan” gotorlekuaren proiektua egiteko ardura zuena. Horretarako, pentagono itxurako gotorlekuen antza imitatu zuen –Turin eta Anberes hirietan eginak–.

1571n, Vespasiano Gonzaga erregeordeak jarri zuen lehen harria; kultura handiko gizona zen, eta aditu handia gotorlekuak erasotzeko eta defendatzeko artean.

1588. urtearen bukaeran Tiburcio Spannocchi zegoen Iruña, hau da, gotorlekuen kontuetan aditu handienetakoa Felipe II.aren erreinaldian (1556tik 1598ra). Hobekuntza-lanak proposatu zituen, bai Ziudadelan, bai harresi barrutian, eta maketa edo modelo batean islatu zituen.

Felipe II.a erregeak, baita haren seme Felipe printzeak ere, Iruña bisitatu zuten 1592an Erresumako Foruak zin egiteko, eta, gainera, bertatik bertara ikusteko Ziudadela nolakoa zen eta lanak zertan ziren. Oso iritzi positiboa adierazi zuten.

1601ean, Felipe III.ak izendatu zuen Spannocchi “Espainiako erresumetako ingeniari nagusia”; horrek esan nahi zuen superintendentea izanen zela eta metropoliko eta itsasoz haraindiko gotorleku guztiak gainbegiratu behar zituela.

Europa
1571. Lepantoko Gudua gertatu zen.
1568-1648. Flandesko Gerra. Herbehereek Espainiarekiko independentzia lortu zuten.
1588. Felipe II.ak “Itsas Armada Garaitezina” sortu zuen, Ingalaterrako inbasioari laguntzeko.

Espainia
1609. Felipe III.ak moriskoak kanporatzeko agindu zuen.
1605. Cervantesek “Kixotea” argitaratu zuen.

Europa
1643. Frantzia. Luis XIV.a errege izan zen.