Historia / 1521-1571

mapa de las murallas de Pamplona, 1521 - 1571 Bastión junto al Molino de Caparroso Puerta de la Tejería Castillo de Santiago Puerta de San Nicolás Bastión de San Antón Puerta de la Zapatería Bastión y puerta de San Llorente (Ántes San Lorenzo) Puerta de Santa Engracia Bastión de Santa Engracia Bastión sobre el caballero de las Tenerías Nuevo Bastión sobre la puerta del Abrevador Puerta del Abrevador Bastión de la Tesorería Bastión sobre el Postigo de los Canónigos (se revestía de piedra)

1521eko maiatzaren 19an, Iruñeak amore eman zuen 12.000 gizonek osatutako armada frantziar baten erasoaren aurrean, gainera, tropa agramondarren laguntza zuena; dena dela, Donejakue gazteluak eutsi egin zion erasoari, barnean, Karlos V.a enperadorearen armada gaztelarra zegoela. Frantziarrek hiriaren barnean kokatu zuten euren artilleria, eta handik egin zioten erasoa gazteluari. Herrera alkaideak, gazteluaren barnean, ez zuen zalantzarik izan eta herritarrei tiro egiteko agindu zuen, sarraskiak eginda. Iñigo Loiolakoa, Naiarako dukearen aitoren semea, larri zauritu zuten eskuineko hankan gazteluko defentsan ari zela. Frantziarrak nagusi ziren artilleria kontuetan, eta halaxe erakutsi zuten harresiak suntsituz; horren ondorioz, armada gaztelarrak kapitulatu zuen. Iruñeko defentsetan, gaztelukoetan bereziki, kalte handiak izan ziren.

1542ko gerra hastean (Italiako gerra 1542-1546), enperadoreak Albako dukeari agindu zion hainbat gotorleku aztertzeko, haien artean, Iruñekoa. Luis Pizaño ospe handiko ingeniaria aritu zen berarekin –izen handikoa zen hori Espainiako gotorlekuen arloan–. Bisita horren ondorioz, hainbat hobekuntza egin ziren: bastioi gehiago jarri ziren eta kasamatak gehitu ziren artilleriako pieza gehiago jartzeko; Erdi Aroko dorre zaharrak eraitsi ziren; kanoi-zuloak ireki eta parapetoak egin ziren. Hormak lodiago egin ziren eta ezpondak jarri ziren horietan, ateak itxi eta gotorlekuari kalte egiten zioten hainbat oztopo kendu ziren, San Nikolaseko dorrea, esaterako, data haietan suntsitu baitzen. Eraistearen truke, karmin koloreko belusezko traje bat eskuratu zen.

Hobekuntzak egin baziren ere, Juan Bautista Antonelli ingeniariak oso txosten negatiboa egin zuen 1569an Iruña defendatzeko aukerei buruz. Beharrezkoa zen gaztelu nagusi bat egitea.

Felipa II.ak, Antonelliren txostena aintzat hartuta, diseinua enkargatu zion garai hartako ingeniari ospetsuenari, Jacobo Palear Fratín jaunari. 1571n, prest zegoen gaztelu errenazentista berriaren itxura: Ziudadela. Lanek 30 urte baino gehiago iraun behar zuten.

Espainia 1532. Pizarrok Peru konkistatu zuen.. 1534. Ignazio Loiolakoak Parisen fundatu zuen “Jesusen Konpainia” (Jesuitak).

Europa 1557. Frantzia. Saint-Quentingo gudua: Felipe II.ak izen bereko hiria konkistatu zuen 17 egunez setiatu eta gero.