Historia / 1324 – 1423

mapa de las murallas de Pamplona entre 1.360 1.423 Torre sobre el Molino Puerta de la Fuente Vieja Puerta de la Tejería Monasterio de Santiago Castillo Iglesia de San Nicolás Puerta de San Nicolás Torre Redonda Puerta del Mercado o de la Zapatería Torre de María Delgada Puerta de la Belena Puerta de las Salinerías Puerta del Chapitel Torre de los Triperos Torre Mirable Puerta de San Llorente Puerta de Santa Engracia Torre de la Teyllera Postigo de las Carnicerías Torre de la Rocha Torre de la Galea Torre redonda del Burgo Puerta de la Belena Puerta del Chapitel Palacio Real o de San Pedro Portal del Abrevador Torre de la Tesorería Postigo de los Canónigos Portal del Rio Burgo de la Navarrería Burgo de San Cernin Burgo de San Nicolás Fosal de los Judíos

1324an, Karlos Burusoilak jendeztatze karta eman zuen, eta horren bidez Navarreria berreraikitzea bultzatu zen, 1276ko gerra zibilean suntsitu baitzuten. Gerra hartan, armada frantziar batek, San Zernin eta San Nikolas burguei laguntze aldera Navarreria hiria suntsitu zuen, Juana erreginaren aurka altxatua baitzen. Gatazkan Iruña godoaren jatorrizko nukleoa suntsitu zen, eta katedrala izan zen zutik iraun zuen bakarra.

Beraz, jendeztatze kartaren ondoren, hiru nukleotan zegoen banatuta Iruña, bakoitzak bere harresia zuena:

Navarreria hiria: Iruñeko toki zaharrena da.

Parrokia: katedrala; bertan errege-erreginak koroatzen ziren.

Biztanleak: nekazari nafarrak. Bertan dago, gainera, auzo judua.

San Zernin burgua: Donejakue bideari esker sortu zen.

Parrokiak: San Saturnino (burguko herritar frankoentzat, merkatarientzat, trukatzaileentzat eta abarrentzat. Horiek guztiak burgesak ziren); eta alde berrian nekazariak, parrokia bezala San Lorentzo zutela.

Herria: frankoak, merkatariak eta lanbideko jendea.

San Nikolas herria: Donejakue bideari esker sortu zen.

Parrokia: San Nikolas.

Herria: frankoak eta nafarrak.

1423an, Batasunaren Pribilegioarekin, Karlos III.a Prestuak hiru burguak batu zituen jurisdikzio bakar batean: udaletxea, egun dagoen tokian. Horrek ekarriko zuen burguen arteko gatazka armatuak bukatzea, baita Iruña hiri batu baten gisara sortzea ere.

Europa

1337. Ehun Urteetako Gerra hasi zen, 1453. urtera arte Frantzia eta Ingalaterra etsai bilakatu zituenak. 1348. Izurrite Beltzak Europako biztanleen herena hil zuen.