Historia

cabe_historia

Ponpeiok fundatu zuen Iruña K.a. 74. urtean, eta harrezkeroztik, hiri-gotorlekutzat jo izan da bere egoera estrategikoarengatik.

Frantzia, Aragoi eta Errioxatik hurbil zegoenez, “Espainetako giltza” omen zen, XVI. eta XVII. mendeetako zenbait dokumenturen arabera.

Arga ibaiaren aldera dagoen desnibelak, iparraldean zein ekialdean, defentsa lana errazten zuen; halere, hegoaldera eta mendebaldera dauden lurraldeek, lauagoak baitziren, lan handiago eskatzen zuten. Horregatik, Navarreria hiria eta San Zernin nahiz San Nikolas burgua elkarren ondoan bizi zirenetik egundaino, Iruñeak etengabeko bilakaera izan du.

Gaur egun, gure hiriko erakargarritasun handienetakoak dira, eta gure herrialdeko hiri harresitu zainduenetakoa da gurea.

+ irakurri